XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HARRIA, HERRIA ETA ETXEA

Badu Blas de Oterok poema bat, arestian ikusi dugun Ebanjelioko hitz horietan oinarritutakoa: Sobre esta piedra edificaré.

Ebanjelioko hitz horiekin Jesukristok bere Elizaren zimentarriak izango zirenez mintzo zitzaigun.

Ebanjelioan Eliza zena, Oterorenean aberria da:

Nire aitaren etxea poema argitaratu eta handik urte gutxira, 1966an, honela zioen Arestik Bartzelonan eman zuen hitzaldi batean: Un día me sentí patriota y escribí: Nire aitaren etxea (Aresti 10, 1986: 84).

Non dago, ordea, aberri hori, etxe hori? Hizkuntzan.

Propiedad de la Palabra poeman adierazi zuen Blas de Oterok ideia hori:

Hemen ditugu bilduta, berriz ere, herria (aberria), harria eta hizkuntza.

Horra zer idatzi zuen Oterok, El principio poeman: